Euskara

Behatokia, Izaskun Bilbaori hizkuntz eskubideen urraketen berri ematen

2006ko txostenaren ondorioak azaldu dizkio Eusko Legebiltzarreko presidenteari.

2007ko ekainaren 13a
18:46
Entzun
Behatokia gaur Eusko Legebiltzarreko presidente Izaskun Bilbaorekin bildu da, Gasteizen, hizkuntz eskubideei buruzko 2006. urteko txostenaren ondorioak azaltzeko eta Eusko Jaurlaritzak ere urratzen dituela esateko.

"Euskal Herriko beste gobernuek bezala, Eusko Jaurlaritzak ere, eskubideen urraketak naturalizatu egin ditu", esan du Paul Bilbao Behatokiaren zuzendariak. "Urterik urte eskubideen urraketa larriak gertatu izanak ez du izan eraginik horien konponbiderako neurri edo mekanismoak abian jartzeko unean". Ertzaintza eta Osakidetzan abian jarritako Enplegurako Lan Eskaintzak aipatu ditu adibide gisa, horiek ez baitiete erantzun aurreko urteetan salatutako eskubideen urraketei.

Izaskun Bilbaok Hezkuntza Batzordean diagnosiaren berri emateko aukera aztertzeko esan die Behatokikoei.

Argazkian, Paul Bilbao eta Izaskun Bilbao, gaur, Gasteizen. (Argazki Press).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.