Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak, preso diren abokatu euskaldunen «atxiloketa arbitrarioak» salatzen dituen txostena aurkeztuko du Nazio Batuen Erakundean. Arantza Zuluetaren kasu zehatza eramango dute bertara, «odoltsuena delako», baina, adibide horrekin, beste zortzi abokaturekin gertatutakoa ere salatu nahi dute.Iratxe Urizarrek, Julen Arzuagak eta Alfonso Zenonek beste hainbat abokaturen babesarekin egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez, Zuluetaren atxiloketa bidegabekoa deklaratzeko, hura berehala askatzeko eta estatuak halako ekintzarik berriro egin ez dezala exijitzeko eskatuko dute NBEn.
Estatuak traza politikoko kasuetan aritzen direnenjarduna «jomugan» jartzen duela salatu dute prentsaurrekoan agertutako abokatuek. Bederatzi lankide espetxean eta beste asko ikerketapean dituztela gogoratu dute.
NBEko bidegabeko atxiloketen lan taldean aurkeztuko duten txostenean hiru gauzaazpimarratzen dituzte: atxiloketa uneko irregulartasunak, inkomunikazioa eta gaur egun jasaten ari den sakabanaketa eta bakartzea, batetik; gertaeren falta, bigarrenik, haien ustez «delitu terroristarik» edo delitutzat jo daitekeen ezer ez zaielako egozten; eta atxiloketen zergatia hirugarrenik; izan ere,Arzuagaren arabera, «giza eskubideen urratzeen lekuko ezatseginak» direlako atxilotu zituzten, «paretik kendu beharrekoak» zirelako.
Froga gisara, abokatuen aurka egindako operazioan agertutako Guardia Zibilaren txostena ere bidaliko dute NBEra. Han, argi gelditzen da, besteak beste, guardia zibilak legez kanpoko galdeketak erabiltzen dituela.
Zulueta, gose greban
Arantza Zuluetak gose greba mugagabeari ekin zion hilaren 15ean,jasaten ari den«muturreko bakartzea» salatzeko.
Malagako espetxera eraman zuten urrian, eta han dagoen euskal preso politiko bakarra da. Eguneko 24 orduak guztiz bakarturik ematen ditu, beste preso bat bera ere ikusi barik.
Zuluetaren espetxeratzea eta ezarri dioten erregimen berezia «zentzugabea» dela salatu dute abokatuek, eta zigor politikatzat jo dute.
Espetxeratutako abokatuak aske uzteko exijitzen duen manifestua ere aurkeztu zuten prentsaurrekoan. 150 abokatu, jurista eta erakunderen atxikimendua jaso du jada horrek.
Behatokiak NBEn salatuko du Zuluetaren «atxiloketa arbitrarioa»
Zuluetaren kasuarekin beste zortzi abokaturi gertatua ere salatu nahi du, irregulartasunak izan direla iritzi baitio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu