Hizkuntz normalizazioa

Behatokiak Ruiz Piñeiroren izendapena helegin du

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak helegitea jarri du Espainiako Auzitegi Gorenean Fernando Ruiz Piñeiroren izendapenaren aurka. Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak proposatuta, Fernando Ruiz Piñeiro epailea izendatu zuten EAEko Goi Auzitegiko buru joan den otsailean. Hautagaien hirukotean epaile euskaldun bat egon arren, euskaraz ez dakien epaile hau izan zen hautatua.

2004ko apirilaren 1a
18:05
Entzun
Behatokiaren ustez, izendapen honek euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen ditu, eta eskubideak ez ezik, baita indarrean dauden zenbait lege ere. Horregatik, gaiaren gorabeherak aztertu ondoren helegitea jartzea erabaki du azkenean.

Fernando Ruiz Piñeirok bere izendapena jakin ostean epaile lanerako euskara ez zela beharrezkoa deklaratu zuen, erdaldun hutsa izateagatik jaso zituen kritikei erantzunez. Juan Inazio Hartsuagak, Behatokiko zuzendariakgarbi ikusten du euskaraz jakitea beharrezkoa dela euskaldunon hizkuntz eskubideak errespetatzeko, eta gainera ez du hain garbi ikusten izendapen hau legeenaraberakoa izan denik.

EAEko Autonomia Estatutuaren 35. artikuluak eta Aginte Judizialaren Lege Organikoaren 341.1 artikuluak diotenez, kasu honetan euskara "lehentasunezko meritutzat" jo behar zen, eta ez besteak bezalako meritutzat izendapen honetan egin den bezala. Gainera Juan Inazio Hartsuagaren ustez, legearen interpretazioa Hizkuntzen Euroitunaren testuinguruan egin behar da, itun hori Espainiak sinatua eta berretsia duelako, eta aren 7. eta 9. artikuluak oso garbi adierazten dute hizkuntz gutxituen hiztunen eskubideen aldeko jarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.