EUSKARA
Behatokiak Ruiz Piñeiro izendatzearen aurka egin du
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak helegitea jarri du Madrilgo Auzitegi Gorenean Fernando Ruiz Piñeirorenizendapenaren aurka. Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak proposatuta, Fernando Ruiz Piñeiro epailea izendatu zuten EAEko Goi Auzitegiko buru joan den otsailean. Hiru hautagaien artean epaile euskaldun bat egon arren, euskaraz ez dakien epailea izan zen hautatua. Behatokiaren ustez, izendapen horrek euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu