Paueko prefeturak ez du jakitera eman oraindik Ipar Euskal Herriari dagokion parte-hartzea, baina arratsaldeko bostetan aski apala zen gaur Kantonamenduko Bozetan; ordu horretan soilik %39,91k emana zuen boza. Aitzineko kantononamenduetako hauteskundeei erkatuz, partehartzea apalagoa da nabarmen. 2008an %63koa zen eta 2004an, oraingo hautesbarrituetan, %52,69.
Hala ere, Ipar Euskal Herrian parte-harztea Frantziakoa baino handiagoa izan dela nabarmendu daiteke. Frantzian 12:00etan parte-hartzea %15,70eko heinera heltzen zen, duela sei urteko hauteskundeetako parte-hartzea baino bost puntu gutxiago, alegia. Datu horien arabera eta espero zitekeen bezala, abstentzioa izanen da lehen itzuliko protagonistsa nagusia, parte-hartzeari dagokionez.