Beheranzko joera nabari den arren, beste 691 lagunek positibo eman dute Hegoaldean

Positiboen ehunekoa %5,7ra jaitsi da, baina oraindik gainditu egiten du OMEk ezarritako muga. Osakidetzako ZIUetan 174 gaixo daude larri, duela bi aste baino hamabi gutxiago.

Herritar batzuk paseoan, Tolosan. GORKA RUBIO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko maiatzaren 8a
13:01
Entzun

COVID-19aren pandemiaren joera hoberantz egiten ari dela adierazten dute hainbat zantzuk. Halere, 691 lagunek positibo eman dute Hego Euskal Herrian egindako 12.165 probetan. Hau da, herenegun Osakidetzak eta Osasunbideak egindako proben %5,7k positibo eman dute. Positiboen ehunekoa ere gero eta txikiagoa da, baina oraindik gainditu egiten du OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurria kontrolpean edukitzeko ezarria duen muga.

Egoerari lurraldez lurralde erreparatzen hasita, birusa Gipuzkoan ari da bereziki erasaten azkenaldian; beste 238 kasu atzeman dituzte bertan. Bizkaian, berriz, beste 299 lagunek eman dute positibo. Nafarroan eta Araban egoera hobea dela ikus daiteke: beste 112 eta 43 positibo atzeman dituzte, hurrenez hurren.

Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ospitaleetako egoera ere eguneratu dute: atzo beste 67 lagun ospitaleratu behar izan zituzten COVID-19ak erasanda, bezperan baino hamahiru gutxiago; 202 lagun, berriz, larri daude, ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, atzo baino hiru gehiago. Halere, egoera pixkanaka-pixkanaka hobera egiten ari da, eta duela bi aste baino 21 gaixo gutxiago daude egoera horretan. Eusko Jaurlaritzak ez du adierazi orotara zenbat gaixo dauden ospitaleratuta COVID-19arengatik; bai, ordea, Nafarroako Gobernuak: 107, atzo baino hamazortzi gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.