Arabako Foru Aldundiko Ganadu Zerbitzuak behi batean mingain urdin gaitzaren kasua topatu dutela jakinarazi dute gaur. Haiek esan dutenez, Frantziako Estatutik duela hamalau egun Arabara iritsitako behi bat da. 8 serotipoa du.
Lurraldetik kanpo heldutako ganaduari "etengabeko kontrolak" egiten dizkiete Araban, eta horietako batean atzeman dute kasua. Eusko Jaurlaritzak egiaztatu egin du albistea, baita Algete Laboratorioak ere.
Behi hori hil egin dute, protokoloak agintzen duen bezala. Harekin batera beste 23 behi iritsi ziren Frantziako Estatutik, eta hauek beste behiekiko aparte dauzkate.
Behi batean mingain urdin gaitzaren kasua topatu dute Araban
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu