Funesko (Nafarroa) maldetako gaurko entzierroa bertan behera utzi behar izan dute, hasi eta segituan behi guztiek alde egin baitute mendian barrena. Ondorioz, ibilbidean entzierroa ikusteko batuta zegoen jendea handik aterarazi dute Foruzaingoak eta Guardia Zibilak, behiak ezustean agertzeko arriskua zegoelako.
Aurrez aipatutako bi polizietako kideek ibili behar izan dute behiak biltzen.
Gertakaria
Behiek ihes egin dutela-eta entzierroa bertan behera Faltzesen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu