Indarkeria baztertu, ETA gaitzetsi eta biktimei barkamena eskatu die Asier Arronategik, idatziz. Adierazpen horretan oinarritu da Espainiako Auzitegi Nazionala hura behin-behinean aske uzteko. Epailearen autoaren arabera, barkamena eskatzeaz gain "agintariekin elkarlanean aritzeko borndatea" ere agertu du Arronategik.
Mexikon atxilotu zuten Arronategi, "ETAko kidea" izatea leporatuta, eta 2009an sei urteko kartzelara zigortu zuten. Maiatzaren 9az geroztik, hirugarren graduan zegoen.