ETA-REN SU-ETENA/ERREAKZIOAK

"Behin betiko aldaketa" egiaztatzean Batasuna legeztatu dezaketela iradoki du Jauregik

Ramon Jauregi Espainiako Kongresuko Batzorde Konstituzionaleko PSOEko buruzagiaren iduriko ETAren su-etenak "behin betiko aldaketak" eragingo dituela egiaztatzea da orain lehentasuna. Gainera, Batasunaren etorkizuna ere horren araberakoa izango dela agertu du: hau da, aldaketa behin betikoa dela egiaztatuz gero alderdi hori legeztatu dezaketela iradoki du.

2006ko martxoaren 23a
16:59
Entzun
"[Batasunari dagokionez] egoera berria egiaztatzen ez den arte ez da legearen aplikazioa aldatuko", esan du Jauregik Espainiako Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan, eta Batasuna egun legez kanpokoa dela nabarmen du. "Behin betiko aldaketa egiaztatzen denean, asmo logiko bati lotuko gatzaizkio: [Batasuna] behin betiko sistema demokratikoan txertatzeko asmoari", erantsi du.

Agiriaren edukiari dagokionez, "neurtua" iruditu zaio, eta autodeterminazioa ez dela aipatzen azpimarratu du. "Segur aski euskal gizarteak eta Espainiako demokraziak ETAri irabazi diote".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.