Zentsura mozioa

Beitialarrangoitia: "Ez dago estatua demokratizatzeko alternatibarik"

EH Bilduko diputatuak Sanchezi ohartarazi dio mozioaren alde bozkatuko duela, baina hori ezin dela PSOEri emandako babes gisa ulertu. Sanchez eta Rajoy "alde berean" daudela ziurtatu du.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua, gaur, Espainiako Kongresuko eztabaidan. KIKO HUESCA, EFE
2018ko maiatzaren 31
10:39
Entzun

PP bezala, PSOE ere "ukazioan eta inposizioan" oinarritutako erregimenaren babesle da, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuaren esanetan. Nabarmendu duenez, beharrezkoa da PP Espainiako gobernutik kanporatzea, Espainiaren joera "zentralizatzaile eta autoritarioa" eteteko. Hala ere, Beitialarrangoitiak ohartarazi du Rajoy ez dela "egiazko arazoa"; Sanchez Espainiako presidente izendatuta ere ez baita estautaren joera "zentralizatzaile eta autoritarioa" amaituko. "Egun ez dago estatua demokratizatzeko alternatibarik".

EH Bilduko diputatuak adierazi du Rajoy eta Sanchez "alde berean" daudela. PP "Europako alderdi ustelena" dela "jakina" izan arren, PSOEk hari gobernatzen utzi ziola gogorarazi du. Beitialarrangoiriaren hitzetan, "78ko Erregimena" eta "Espainiako batasuna" lehenetsi zituen Sanchezek. PSOEk Katalunian 155 artikulua ezartzearen alde egin izana ere salatu du.

"Beste alderdi batzuk" ere badute PP gobernatzen egotearen ardura, EH Bilduren iritiz, "interes partikularrak herri insteresen gainetik" jarri dituztelako.

Beitialarrangoitiaren arabera, Sanchezek ez du aldaketa handirik iragarri bere agintaldirako helburuen artean konstituzioa eta Espainiaren lurralde batasuna defendatzea aipatu dituenean. Diputatuak ziurtatu du Espainiarekin "haustea" dela Euskal Herriarentzako aukerarik onena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.