Bekak lortzea zaildu izanaren aurka agertu dira errektoreak

2012ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Aurreko astean planto egin zioten, baina atzo bilera egin zuten Hego Euskal Herriko eta Espainiako unibertsitateetako errektoreek eta Espainiako Hezkuntza Ministerioak. Beken sistema berria hartu zuten hizpidetzat. Madrilgo gobernuak zaildu egingo du unibertsitateko ikasketak egiteko bekak lortzea: nota handiagoa eskatuko du diru laguntza kobratzeko. Horren aurka agertu dira errektoreak, familiek gastuari aurre egiteko zailtasunak dituztela eta. Murrizketei buruz hilaren 7an hitz egingo dute errektoreek eta Jose Ignacio Wert ministroak. Aurreko bileran horri buruz eztabaidatu nahi zuten unibertsitateetako arduradunek, baina ezetz esan zien Wertek, horregatik egin zioten planto. Hitz egitea onartu du orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.