Atentatua

Belaguako erasoa ETAk egin zuela ziurtatu du Ripak

Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari Vicente Riparen arabera, "%99ko ziurtasunarekin" esan daiteke larunbatean Belaguako Aterpe Militarrean zartarazi zituzten lehergailuak ETAk jarri zituela. Sustantzia kloratita zela zehaztu du Ripak, eta kilo bat edo bi eztandarazi zituztela.

2004ko azaroaren 15a
13:29
Entzun
"Une honetan aurrera dezakegu baieztatzen ari dela erasoaren egilea edo egileak ETAko kideak zirela, adierazi du Ripak, eta "%99ko ziurtasuna" dutela erantsi du.

Erasoa ETAk egin zuela adierazten duten zantzu nagusiak aterpe inguruan topatutako agiriak eta Ibon Fernandez Iradiri atzemandakoak direla esan du. Hain zuzen ere, Iradiri harrapatutako idatzietan Belaguako Aterpe Militarra ETAren jomuga gisa ageri dela nabarmendu du.

Larunbatean lehergailuak eztandarazi zituzten Belaguan, Espainiako Armadaren Aterpe Militarrean. Inor ez zuen zauritu, baina kalte materialak eragin zituen erasoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.