Sortuko ehunen bat militante bildu dira Donostian, alderdiaren agerraldian. Belaunaldi desberdinetako jendea egon da. Arkaitz Rodriguez hizlariaz gain, bertan izan dira, besteak beste, Pablo Gorostiaga, Itziar Aizpurua, Rafa Diez, Elena Beloki, Rufi Etxeberria, Arantza Zulueta, Iñaki Olade, Xabier Alegria, Jone Goirizelaia, Julen Aginako, Ino Galparsoro, Antton Lopez Ruiz, Juan Mari Olano, Txelui Moreno, Esther Agirre, Joseba Permach, Jokin Etxeberria, Jon Salaberria, Xabi Larralde, Kizkitza Gil de San Vicente, Sonia Jacinto, Ibon Meñika, David Pla, Onintza Ostolaza, Igor Arroyo, Pello Otxandiano, Gotzon Elizburu, Lur Albizu, Eraitz Saez de Egilaz eta Olaia Matxain.
Orrialde bat pasatxoko adierazpena osatu du Sortuk ETAren jardun armatuaren betiko bukaeraren 10. urteurreneko agerraldirako, eta Rodriguez idazkari nagusiak euskaraz eta gazteleraz irakurrita bukatu da. Paseo Berrian egin dute ekitaldia, Jorge Oteizaren eskulturaren aurrean, haize handiarekin.
Belaunaldi desberdinetako ehun militante
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu