Politika

"Beldurra zabalduaz" ezin dela prozesuan behar den jauzia eman uste du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek azaldu duenez, "mehatxuen eta beldurraren garaira itzulita, ezin da eman bake prozesurako behar den jauzi kualitatiboa". Ustez ETAk erabili eta Ertzaintzak aurkitutako zuloei erreferentzia eginez esan du hori Azkaratek, Gobernu bilera amaitutakoan.

2006ko abenduaren 26a
17:21
Entzun
Azkaratek azaldu duenez, Jaurlaritza "kezkatuta" dago kale borroka ekintzak eta "beldurra sortzen duten beste ekintza batzuk ikusita". Horrek gizartean ere "ezinegona eta kezka" sortzen dituela dio.

Ekintza horiek ez dutela zentzurik azpimarratu du Azkaratek, eta gainera, "tokiz eta denboraz kanpo" daudela uste du.

Konponbide prozesuan aurrera egingo bada jauzi kualitatiboa behar da Jaurlaritzaren iritzian, eta aurrez aipatutako gertaerengatik hori ezin dela eman azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.