Ugarte eta Gomez Belgikan atxilotu zituzten, martxoan, Frantziako mugatik oso gertu. Orduan bien estradizioak eskatu duen Espainiako Justiziak, Ugartek Fernando Buesaren hilketarekin zerikusia duelakoan eta Gomezek Espainiako Justiziaren kondena bat duelako, autobus bat erretzeagatik.
Ez estraditatzea erabaki zuten orduan, baina orain fiskaltzak jarritako helegitea onartu eta bi presoak Espainiako Justiziaren esku uztea erabaki du Belgikako Apelazio epaitegiak. Defentsak Belgikako Auzitegi Gorenera jotzeko aukera du, orain.
Estradizioa
Belgikak Gomez eta Ugarte Espainiara estraditatzea erabaki du
Monxeko Apelazio epaitegia Jon Gomez Lopez eta Diego Ugarte Lopez de Arkaute Espainiaren esku uztearen alde agertu da gaur. Biak martxoan atxilotu zituztenean eskatu zuen estradizioa Espainiako Justiziak, baina orduan tratu txarrak eta torturak egon zitezkeelakoan ez estraditatzea erabaki zuten. Fiskalak helegitea jarri zuen, eta apelazio auzitegiak arrazoia eman dio fiskalari. Defentsari Belgikako Auzitegi Gorenera jotzeko aukera gelditzen zaio, orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu