Belgikak Ventura Tome Espainiaratzea erabaki du

2011ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Bruselako Kasazio Auzitegiak atzera bota du Ventura Tome Quiroga ustezko etakidea Espainiara estraditatu ez dezaten jarritako hirugarren errekurtsoa, eta bost eta hamabost egun arteko epean lekualdatuko dutela jakinarazi dute. Auzitegi Nazionalak hura atxilotzeko aginduan azaldu duenez, hiru epaiketa ditu zain Ventura Tomek Espainian. ETAk indarkeria utziko zuela iragarri osteko lehen atxilotua izan zenVentura Tome. Belgikako Justiziako hiru instantzietara jo du azken epaiaren aurretik, eta, orain, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian errekurtsoa jartzea erabakitzen badu ere, estraditatu egingo dute. Haren defentsa zer egin aztertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.