Belgikako zentral nuklear bat gelditzeak auzitan jarri du Garoñaren segurtasuna

Jon Rejado.
Gasteiz
2012ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Garoñako zentral nuklearraren segurtasunari buruzko beste zalantza bat piztu du Belgikako planta bat behin-behinean geldiarazi izanak. Doel hiriko zentralak piztu du eztabaida: erreaktorearen ontzian «irregulartasun asko» antzeman, eta pitzadurak egon daitezkeelakoan, jarduera etetea erabaki dute. Herbehereetako RDM enpresak egin zuen ontzia; hari erosi zioten Garoñako erreaktorearen ontziko materiala.

Eguzki talde ekologistak ohartarazi du Garoñak eta Doelek adin eta funtzionamendu antzekoak dituztela, baina CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Batzordeak arriskua dagoela ukatu du. Doelgo arazoa agerian utzi zuen azterketa berdina egin dute han, eta emaitzak onak izan direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.