Garcia eta Moreno 1993an atxilotu zituzten lehendabizikoz, eta aske gelditu ziren. Espainiako Gobernuaren estradizio eskaerak ez zuen aurrera egin eta bi euskal herritarrek han bizitzen jarraitu zuten.
Bigarren atxiloketa 1996an gertatu zen. Espainiako Gobernuak estradizio eskaera egin zuen orduan ere, eta Belgikako Gobernuak eskaera onartu egin zuen; Askatasunaren arabera, «Espainiako Gobernuak egindako presioengatik». Erabaki hori ere ez zen gauzatu, estradizio auzian azken hitza duen Estatu Kontseiluak atzera bota baitzuen Belgikako Gobernuaren erabakia, leporatzen zitzaizkien ekintzak ez zituelako «delitu terrorista gisa» hartzen. Hala, Garcia eta Moreno aske gelditu ziren berriro, eta Belgikan bizitzen jarraitu zuten.
Atxiloketak
Belgikan atzo atxilotutako Luis Moreno eta Rakel Garcia "baldintzarik gabe aske" utzi ditu epaileak
Luis Moreno eta Rakel Garcia "baldintzarik gabe aske" utzi ditu Thierry Freyne epaileak. Brusela ondoko Sint Pieters-Leeuw herrian bizi da bikotea 1993az geroztik, eta atzokoarekin jada hiru aldiz atxilotu dituzte han, ETArekin zerikusia dutela leporatuta. Belgikako Fiskaltzako bozeramaile Lieve Pellensek atzo adierazi zuenez, "Polizia atxiloketak egitera behartzen du euroaginduak". Hala, epaileak 24 ordu zituen askatu edo erabakitzeko, eta Pellens berak gaur jakinarazi duenez, biak aske utzi ditu epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu