Belodromoa betetzera deitu dute Bildu, NaBai eta Aralarreko karguek

Oihana Elduaien Uranga.
2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
«Euskal herritar denontzako herria egiteko», larunbatean Anoetako belodromora joateko eta azaroaren 20an hautesontziak Amaiurren aldeko botopaperekin betetzeko deia egin dute Bilduko, NaBaiko eta Aralarreko hautetsi batzuek. Hainbat alkate, zinegotzi eta batzarkidek emandako prentsaurrekoan, esan dute Amaiur dela beren proiektua Madrilen defendatuko duen bakarra. Euskal Herrian ireki den egoera berria baliatzeko, «erreminta eraginkorrak» behar direla uste dute, eta horixe da Amaiur, haien ustez. «Neokapitalismoari aurre egiteko alternatiba bakarra» koalizio abertzalea dela uste dute.

Ausardiaz eta eskuzabaltasunez jokatu behar dela uste dute hautetsiek, eta beraiek halaxe egingo dutela nabarmendu dute, «bakoitzak bere erakundetik» Amaiurrekin bat eginda, «gizarte eta herriarekin bat eginda, zubia erakitzeko» lan egingo dutela. Kalitatezko enplegua sortzea, azpiegitura sozialak eta eramangarriak egitea eta zerga sistemaren beste eredu bat ezartzea dute lehentasun, besteak beste.

Bestalde, bakea eraikitzeko urrats asko egin beharko direla uste dute, eta bide horretan lan egiteko konpromisoa hartu dute, Gernikako Akordioa bete arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.