Belodromora joatera deitu dute Larreinak eta Matutek

2011ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Gaur izango da Amaiurren kanpainako ekitaldi nagusia. Hala, Rafa Larreina Amaiurreko Gipuzkoako zerrendetako bigarrenak Hondarribitik atzo Belodromora joateko deia egin zuen. «Herri borondatea adierazteko, ekitaldi garrantzitsua izango da». Larreinaren arabera, Amaiurrek Aieteko Adierazpena garatzeko asmoa du, eta xede horien artean dago «akordio politiko bat» lortzea, printzipio demokratiko gisa erabakitzeko eskubidea jasoz. Oskar Matutek ere uste du gaur Belodromoak «euskal ezkerraren erdigunea» izan behar duela. Matuteren ustez, azaroaren 20a «aukera historikoa» da herriaren ahotsa Madrilera eraman eta erreforma ekonomikoei aurre egin ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.