Iñigo Cabacasen heriotzaz esandakoen inguruan elkarrizketan dio sentitzen duela familiak istripu hitza "gaizki ulertu" izana edo "departamentuak eman nahi zion zentzuarekin" interpretatu ez izana. Hala ere, bere hitzetan "istripua" izan zela berretsi du.
Hauek dira elkarrizketan esandakoetako batzuk:
- "Gomazko pilotak hor egongo dira, salbuespeneko egoeratan erabiltzeko".
- "Azken urtebetean Ertzaintzak ez du inkomunikaziorik ezarri; beraz, bide onean gaude".