Ertzaintza berregituratzen buru belarri dabil Estefania Beltran de Heredia Segurtasunerako sailburua. Ia 8.000 ertzain biltzen dituen taldea "egoera berrira" egokitzeko lanean ari da. "Segurtasunerako plan propioa" gauzatu nahi du, "eskubide guztiak bermatu" eta "elkarbizitzan eta elkartasunean oinarritutako bakean bizitzen" lagunduko duena. Forum Europa.Tribuna Euskadi gosari hitzaldian parte hartu du Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak.
Herritarrengandik gertu egongo den Ertzaintza landu nahi du, eta, horretarako, "konfiantza sortuko duten ertzainak" izan nahi ditu.
Antolakuntza berriaren nondik norako zehatzak Eusko Legebiltzarrean hilaren 20an azalduko dituela iragarri du. "Garrantzitsuak" izango dira aldaketak, bere hitzetan, eta egituraketa asko sinplifikatuko da. Horrez gain, laster, hilabete barru ingururako, Ertzaintzaren zuzendaria izendatuko dutela jakinarazi du. Bete gabe egon da kargua orain arte.
Espainiako Segurtasun Indarren presentzia "egokitu" behar dela ere adierazi du. Izan ere, Ertzaintzak "polizia integrala" izatea du helburu.
Beste alde batetik, ETAk desarmatu eta desegin egin behar duela esan, eta, beharko balitz, Ertzaintza desarmean laguntzeko "teknikoki prestatuta" dagoela azaldu du.
Euskal Herria
Beltran de Herediak jakinarazi du laster izendatuko dutela egoera berrira egokitutako Ertzaintzaren zuzendaria
Ertzaintzan egiten ari diren egokitzapenei buruz aritu da Jaurlaritzaren Segurtasunerako sailburua: polizia etxeek eta ertzainek irudi "atseginagoa" izaten saiatuko dela esan du, bake eta elkarbizitzarako aukera baliatzeko konpromisoa duela eta prebentzioan oinarrituko dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu