Espainiako armadako militarrak saioak egiten ari dira egunotan Bardean (Nafarroa). Bardeako Tiro Eremuaren Aurkako Plataformak salatu du «benetako armak» ari direla erabiltzen eta oinezkoentzako hainbat bide itxi dituztela. «Saioak berez arriskutsuak eta katramilatsuak dira, eta are gehiago benetako armekin eginda».
Erabiltzen ari diren armamentua zein motatakoa den ez jakitea kritikatu dute, eta saio horiek egiteko tiro eremuari ez dagokion lur zatiak hartzea. «Bardeako bideak militarren azpiegiturak balira bezala ari dira erabiltzen egun hauetan». Horren aurka, tiro eremua behin betirako ixteko eskatu dute. Baina zail ikusten dute. «Espainiako eta Nafarroako gobernuek ez digute inongo azalpenik ematen, ezta Tuterako Udalak ere. Gainera, udal eta foru hauteskundeak gertu direla kontuan hartuta, gogorarazi nahiko genuke PSNk eta UPNk tiro eremua mantentzearen alde egin izan dutela azken 30 urteetan».
«Benetako bonbak» ari dira erabiltzen militarrak Bardeako tiro eremuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu