Bengoa: «Bortzirietakoentzako osasun arreta ez da aldatu»
BILBO. «Bortzirietako herritarrentzako osasun arretan ez da ezer aldatu», erantzun die hango alkateei Rafael Bengoak, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Donostiako Onkologikoaren eta Osasunbidearen artean dago eskualde horretako herritarrak ez artatzeko arrazoia. Horretaz gain, inguruko erkidegoei zerbitzu gehien ematen dieten osasun zerbitzuak saritzeko eskatuko duela ere iragarri du Bengoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu