Bengoak dio ez dutela baztertu medikuarenera joateagatik ordainaraztea

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 8a
00:00
Entzun
«Urrats asko ari gara egiten kopagora heldu aurretik, baldin eta uneren batean erabaki hori hartu behar badugu». Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Rafael Bengoak argi utzi zuen atzo, Radio Euskadi irratiari emandako elkarrizketa batean, ez dutela guztiz baztertzen medikuarenera joateagatik erabiltzaileei kobratzen hastea. «Erabaki hori ez da inoren gogokoa», onartu zuen, eta, hain justu, nabarmendu zuen horregatik ari direla aurretik beste hainbat neurri hartzen krisiari aurre egiten saiatzeko. «Izan ere, aukera dago lehengoarekin gehiago egiteko, eta ahal denean, gutxiagorekin ere bai». Horretarako «eraginkortasunaren» alde egin behar dela gogorarazi zuen, eta bide horretan oraindik ere «erabaki gogorrak» hartu beharko direla. «Izan ere, zenbait erabaki nekez interpretatzen ditu iritzi publikoak, baina jendeak ulertu behar du horiek dirua aurrezteko hartzen direla, gero aurreztutakoarekin tratamendu eta botika berriak finantzatzeko, oso garestiak izaten baitira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.