Bigarren urtez jarraian Oinatz Bengoetxeak jantzi du lau t'erdiko San Fermin torneoko txapela. Partida bizia izan da, biak saiatu dira pilotari abiadura eman eta tantoa azkar amaitzen. Baina Bengoetxea VI.a-k nahi bezala mugitu du aurkaria, eta honek ezin izan dio haren joko uholdeari aurre egin.
Irujo tantoa nola amaitu asmatu ezinik ibili da, gainera, eta horren erakusgarri dira erasoan galdu dituen zazpi pilotakadak. 22-12 bukatu da partida.
Partida Iruñean jokatu dute, Labrit pilotalekuan. Jendez mukuru zegoen.
Partzialak: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-4, 4-4, 7-4, 7-5, 9-5, 9-7, 17-7, 17-12, 22-12.