- "Datozen egunetan daukagu bilera Espainiako Barne Ministroarekin, hain harrigarria eta absurdua den egoera hau salatzeko. Bere kontratuak eten eta bere zerbitzuak alde batera utzi beharko dira erabat".
ETAko kide zelakoan, Yolanda Gonzalez gaztea hil zuen Emilio Hellin Nueva Fuerza talde ultraeskuindarreko kideak 1980an. Hellinek Espainiako Poliziarentzat eta Guardia Zibilarentzat lan egiten du gaur egun. Jaularitzak baieztatu du Hellinek ikastaroa eman ziela ertzainei.