Emakumeen aurkako indarkeria

Berako gizonezko bati 94 urteko kartzela zigorra jarri diote bere alabak bortxatzea egotzita

Hiru alabek esan dute hiru urte zituztenetik jaso zituztela sexu gehiegikeriak aitaren aldetik. Hogei urtean jasan zuten hori, auzitegiaren arabera.

2008ko martxoaren 5a
16:51
Entzun
Nafarroako Auzitegiak 56 urteko gizonezko bati 94 urteko kartzela zigorra ezarri dio gaur, bere bi alaba sei aldiz bortxatzea, beste behin saiatzea eta beste alaba bati sexu abusuak eragitea egotzita. Delitu horiek hogei urtean zehar egin zituen gizonezkoak, auzitegiaren arabera. Alabek 2003ko irailean egin zuten aitaren kontrako salaketa, eta esan dute hiru urte zituztenetik jaso zituztela sexu gehiegikeriak haren aldetik.

Berako (Nafarroa) bizilaguna da zigortua -A.C.R.-, eta 56 urte ditu. Sortzez espainiarra da, Cilleroskoa (Caceres), eta hemen jaio ziren haren hiru alabak -1974, 1978 eta 1983an-.

Zigor haiez hain, alaba bati 60.000 euroko kalte-ordaina ordaintzera behartu du epaileak eta beste bati 20.000 ordaintzera.

Gizonezkoak esan du ez zituela alabak bortxatu, baina bai "gorputz osoan ukituak" egiten zizkiela.

"Bi aita genituen", esan du alaba batek. "Bat, egunez -oso arduratsua eta langilea-, eta bestea, gauez". Amak "dena" zekiela adierazi dute alabek, "baina ez zuen ikusi nahi". Amak aitaren alde egin du bere deklarazioan, baina aitortu du sexu abusuak eragiten zizkiela.

Iruñeko kartzelan sartu dute gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.