BERC ikerketa zentro berriak

2012ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Achucarro Basque Centre for Neuroscience. Garunaren biologia ikertuko du, bere funtzionamendua eta alterazio patologikoak ulertzeko. Alzheimerraren, esklerosi anizkoitzaren, ictusaren edota traumen ondoriozko kalteen oinarriak ikertu eta terapia berriak sortzea espero dute. Zahartzaroko galera kognitiboa ere jorratuko dute.

Basque Centre for Materials, Applications and Nanostructures. Material funtzionalen egitura eta ezaugarriak ikertuko ditu, ingeniaritzan eta zientzietan aplikatzeko. Material adimendunak, nanomagnestimoa eta material aurreratuak izango dira ildo nagusiak, eta geruza mehean eta nanoegituretan espezializatuko da. ESS-Bilbao zentroarekin lotuta egongo da; materialen laborategi gisa funtzionatu nahi du.

Polymat, Basque Centre for Macromolecular Design & Engineering. Polimeroen alorrean nazioarteko erreferente bilakatu nahi du zentroak. Material moldaerrazak dira polimeroak, eta euren kalitatea eta prestazioak hobetzea izango da zentroaren erronka, energian, osasungintzan eta iraunkortasunean erabiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.