Herritarren borondate demokratikoari mugak jartzea ez duela onartuko adierazi zuen igandean Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, EAJ alderdiaren 120. urteurreneko ekitaldian. Gernikako juntetxean egin zuten ekitaldia. Hori horrela, inposizioak errefusatu zituen, eta atxikimendu askearen eskubidea aldarrikatu.
EAJko EBBren buru Andoni Ortuzar itxaropentsu agertu zen, 1978an lortu ez zena lortzeko aukera dagoela uste baitu. "Gure eskubide nazionalak onartu eta Espainiarekin beste harreman mota bat hasteko aukera dago". Hala, "berdinen arteko akordioa" aldarrikatu zuen.