Heldu den ostiralean, hilaren 8an, egingo da Hondarribikoalardea baina aurten ere “alarde pribatua eta diskriminatzailea” izango dela salatu du Euskal Herriko Bilgune Feministak gaur Donostian eman duen prentsaurrekoan.2005eko otsailaren 18an onartu zen EAEko Berdintasunaren Legea eta legea hainbat alderdik eta erakundek bultzatu arren oraindik ez dela aldaketarik ikusi nabarmendu du.
EAJri zuzendu zaio hasiera batean Bilgune Feminista. Legea sustatu zuela-eta Hondarribiko alkatea alderdi berekoa izaki alarde misto eta publiko bati oztopoak jartzea ulertetzina dela salatu du. Halaber, EAJko emakumeen arduradunak ekainean egindako “borondate oneko hitzen ondorioen berri” izan nahi duela aldarrikatu du eta EAJk legea komenigarria denean eta egokia denarekin bakarrik aplikatzen duela kritikatu.
Irungo alardearen inguruan, berriz, Irungo PSEko alkateari mintzatu zaio Bilgune Feminista. Legean agertzen dena ez betetzea egotzi dio.
Horren harira, udala eta alarde tradizionala sustatzen dituen elkarteari isuna jartzeko ahaleginak egingo dituztela iragarri du.
Emakunderi, berriz, arazo honetan leun jokatzea leporatu dio. Esate baterako, Hondarribiko alkateari alarde mistoaren alde egin beharko lukeena esan besterik ez egitea:“gomendio zerrenda bat baino ez dio eskaini”.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeari ere so egin dio eta egoera honekin amaitzeko inongo deklarazio eta ekimenik egin ez izana “kezkagarritzat” jo du Bilgune Feministak. Horregatik, aipatu bi erakunde eta Arartekoari hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu die.
Guztia salatzeko, iralaren 8rako elkarretaratzea egiteko deia egin du. Bilboko Sabin Etxearen aurrean jarri dute hitzordua, 19:30ean. Bestetik, herritarrei egun horretan Hondarribin egingo direnmanifestazioetan parte hartzeko gonbitea ere egin die.
Emakumeen bazterketa alardeetan
Berdintasunaren Legea bermatzeko hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua dela aldarrikatu du Bilgune Feministak
Hondarribin (Gipuzkoa) Alardea egin den eguna hurbiltzen ari dela eta, “oraingoan ere emakumeek ez dutela berdintasunean parte hartuko” salatu du Bilgune Feministak. EAJri Berdintasun Legea komeni zaionean bakarrik aplikatzen duela leporatu dio. Halaber, Emakunderen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen eta Arartekoaren lana zalantzan jarri du. Hori guztia salatzeko, elkarretaratzea deitu du irailaren 8rako, Bilbon, Sabin Etxearen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu