GIZARTEA

Berdintasunerako Defentsoria kendu egingo du Jaurlaritzak

Haren zerbitzuak Emakundek emango ditu aurrerantzean, Patxi Lopezek iragarri duenez. Maite Erro zuzendariak abenduan eman zuen dimisioa.

2010eko otsailaren 26a
12:53
Entzun
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako EAEko Defentsoria bertan behera utziko du Eusko Jaurlaritzak, eta aurrerantzean Emakundek emango ditu orain Defentsoriak eman dituen zerbitzuak. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezek iragarri du aldaketa. Haren arabera, orain arte "disfuntzioak" zeuden, Emakunde eta Defentsoria bi erakunde diferente izanda.

Defentsoria kendu eta haren zerbitzua Emakunderen baitan sartzeko, legea aldatu beharko dela jakinarazi du Lopezek. Bitartean, dekretua onartuko du Jaurlaritzak, behin-behinean zerbitzu horiek ematen has dadin Emakunde.

Maite Errok, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsoriako zuzendariak, iragan abenduan eman zuen dimisioa. Hiru urte eman zituen karguan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.