Gizartea

Bere ama hiltzea leporatuta atxilo zeukaten gizonezkoak bere buruaz beste egin du

Joan zen astean ustez bere ama hil zuen gizonezkoa hilda aurkitu dute gaur Basurtuko erietxean, atxilotuta zaukaten gelan. Erietxeko gelan izara batekin urkatuta aurkitu dute 43 urteko gizonezkoa. 68 urteko andre bat hilda aurkitu zuten joan zen astean Bilboko bere etxean. Alboko gelan haren semea aurkitu zuten, laban batekin zauritua. Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu zuen bere ama hiltzea leporatuta, eta labana zauriak bere buruaz beste egiten saiatzerakoan egin zituela azaldu zuten.

2005eko urriaren 10a
14:52
Entzun
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoa zaintzen ari ziren Ertzainak hura hilda aurkitu baino denbora gutxi lehenago begiratu dute gelan, eta ez dute ezer "arrarorik" nabaritu.

Goizeko zortzi eta erdietan aurkitu dute gizonezkoa, izara batekin urkatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.