'Atutxa auzia'

Bere aurkako epaiketa "zentzugabea eta onartezina" dela nabarmendu du Atutxak

Datorren asteazkenean hasiko da EAEko Auzitegi Nagusian iragan legegintzaldian Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide ziren Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaoren aurkako epaiketa, desobedientzia delituagatik. Izan ere, uko egin zioten Eusko Legebiltzarreko SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari. Epaiketa hori "zentzugabea eta onartezina" dela adierazi du gaur Atutxak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan; Espainiako fiskal nagusiak agindutakoa bete zutela eta horregatik epaituko dituztela argudiatu du.

2005eko urriaren 21a
11:28
Entzun
Eusko Legebiltzarreko araudian ez zela halakorik aurreikusten argudiatuta, Juan Mari Atutxa aurreko legegintzaldian Eusko Legebiltzarreko Mahaiko presidente zenak (EAJkoa), Gorka Knörr lehendakariordeak (EA), eta Kontxi Bilbao idazkariak (EB) uko egin zioten Espainiako Auzitegi Gorenak agindu bezala SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari.

Erabaki hori hartu zutelako epaituko dituzte datorren asteazkenean hasita, desobedientzia delituagatik, EAEko Auzitegi Nagusian. Epaiketa hori "zentzugabea eta onartezina" dela iritzi dio Atutxak gaur Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan. "Ezin izan genuen egin genuena besterik egin. Egin genuen Espainiako fiskal nagusiak bere txostenean agintzen zuena. Eta ulertezina da txosten hura egin zuenak, guk han agindutakoa egin eta gero, hilabete batzuren buruan, kereila bat aurkeztea ustezko desobedientzia delitu batengatik. Zentzugabea da, esplikaezina,eta onartezina, eta orain mugimendu zentzugabe haren ondorioak ordainduko ditugu", azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.