emakumeen kontrako indarkeria

Bere bikotekide ohia jo duelakoan, 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon

Bilboko Udaltzaingoak 23 urteko gazte bat atxilotu zuen larunbatean, bere bikotekide ohia jo eta lepoan ebakia egin ziolakoan. Mutilak, kalean neska jipoitu zuela uste du Udaltzaingoak, ostikoak eta ukabilkadak eman zizkiola, hain zuzen ere.

2004ko azaroaren 15a
17:06
Entzun
Neskak Udaltzaingoari esan zionez, dantzaleku batean jo zuen bere bikotekide ohiak. Zaintzaileek dantzalekutik bidali egin zuen orduan mutila, neskak esan duenez. Apur bat beranduago, neskaren lagun batek kanpora irtetzeko esan zion honi, mutilak berarekin hitz egin nahi zuela esanda. Neska atera zenean, mutilak jipoitu egin zuen, eta lepoan ebakia ere egin zion. Erietxera eraman behar izan zuten neska.

Mutila ordu batzuk beranduago atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.