Emakumeen kontrako indarkeria

Bere bikotekide ohiaren alabari eraso sexuala egitea egotzita gizonezko bat espetxeratu dute Nafarroan

Asteazkenean atxilotu zuten L.S.A. 45 urteko gizonezkoa, bere bikotekide ohiaren alabari eraso egin ziolakoan. Nafarroako Foru Poliziak atxilotu zuen gizonezkoa, eta gaur espetxeratu egin dute. Eraso sexuala egin zioten adin txikiko baten berri eman zion Gizarte Ongizateko Departamentuak poliziari. Neskari laguntza psikologikoa eman zioten, eta ikerketa ireki ostean bere amaren bikotekide ohia atxilotu zuten.

2005eko urriaren 7a
16:19
Entzun
L.S.A. gizonezkoari leporatzen diote adin txikikoari sexu erasoa egitea. Asteazkenetik gaur arte atxilotuta eduki dute, eta gaur, espetxera eramatea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.