indarkeria

Bere etxetik oso gertu zegoen atzo Irunen topatu zuten emakumezkoa

Ertzaintza ikerketa egiten ari da atzo arratsaldean irungo ezponda batean koman topatu zuten emakumezkoaren kasua argitu asmoz. Bihar elkarretaratzea egingo dute Irunen, erasoa salatzeko. 19:00etan egingo dute Ensanche plazan.

2017ko azaroaren 1a
20:57
Entzun

Irundarra da atzo N-636 errepidean topatu zuten emakumezkoa, eta gaur jakin denez, topatu zuten tokitik oso gertu bizi da. Mendibil parkearen inguruan bizi da 24 urteko emakumezkoa, bere ahizparekin. Ahoa eta hankak lotuta eta ahoa tapatuta topatu zuten, ezponda batean, sasi artean. Atzo topatu zuten, 10:30ak aldean, eta Ertzaintzak uste du astelehen gauean utzi zutela han. Nork utzi zuen ikertzen ari dira orain.

Iristeko zaila zen tokian topatu zuten, bide-bazterrean 20 bat metro gora eginda. Sastraka artean zegoen, eta suhiltzaileak jaitsi zuten handik. Anbulantzia medikalizatu batean eraman zuten erietxera. Donostia Erietxean dago orain, baina Osakidetzak ez du eman bere eboluzioaren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.