ERCko buruzagi nagusiek eta militante ugarik babestuta egin du agerraldia Carod-Rovirak. Zeukan kargua izanda ETArekin biltzea akatsa izan daitekeela onartu du, baina, hala ere, PPri egotzi dio batzar hori dela-eta sortu den zalaparta handiaren errua.
Carod-Roviraren aburuz, bilera hari buruzko informazioa hauteskundeetako testuinguru batean erabili du PPk; hain justu, Kataluniako Hiruko Gobernua —PSCk, ERCk eta ICVk osatutakoa— ez duelako gogoko, eta hautsi egin nahi duelako. PPren jokabide hori ikusita, bi erabakihartu dituela iragarri du: batetik, gertatua gertatu arren ERC Kataluniako Gobernuan mantentzea, eta, bestetik, martxoko Espainiako hauteskundeetan Bartzelonako ERCko zerrendaburu gisa aurkeztea. Carod-Rovirak argudiatu duenez, hauteskundeen testuinguruko afera bat da bere inguruan sortu dena, eta, ondorioz, egokiena hauteskundeetan konpontzea dela esan du; hau da, herritar askok babesten dutela frogatuz.
Maragallek eskatu dio ERCko buruzagiari Kataluniako Gobernuari, Parlamentuari eta "indar demokratiko guztiei" barkamena eska diezaiela, baina Carod-Rovirak ez du halako asmorik agertu. Eman dituen azalpenen arabera, ez dago bere ideiei uko egiteko prest, eta, beraz, barkamenik eskatzeko gertu.
Bere bizitza politikoan inoiz jaso duen astinaldirik handiena izan dela aitortu du ERCko idazkari nagusiak, baina, halaber, inoiz baino elkartasun adiearazpen gehiagojaso dituela azpimarratu du. Hain justu, Euskal Herritik jaso dituen elkartasun adierazpenak eskertu ditu.
Carod-Roviraren eta ETAren arteko elkarrizketa
Bere ideiei ez diela uko egingo eta ez duela barkamenik eskatuko esan du Carod-Rovirak
Pasqual Maragall Kataluniako Gobernuko presidenteak bere dimisioa onartu duela jakinarazi eta ordubetera, jendaurreko agerraldia egin du Josep Lluis Carod-Rovira ERCko idazkari nagusi eta conseller en cap dimititu berriak. Maragallen erabakia onartzen duela esan du, eta, halaber, bere jokabideak Kataluniako Hiru Gobernuari kalte egin diola ulertzen duela erantsi du. Dena den, bere ideiei ez diela uko egingo, eta, beraz, ez duela barkamenik eskatuko jakinarazi du. Iragarpen bat ere egin du Carod-Rovirak: martxoko Espainiako hauteskundeetan bera izango dela Bartzelonako zerrendaburua, "hauteskundeen inguruko arazoak hauteskundeetan erabakitzen baitira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu