Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak "lasai" jaso du Auzitegi Goreneko fiskalak Nafarroako Kutxako dieten auzian delitu zantzurik ikusten ez duelako albistea, eta "errespetua" adierazi du epaitegien erabakiekiko.
"Justizia" egiteko eskatu du: "Lasai egoteko unea da, benetako arazoei aurre egiteko lanean jarrai dezagun; jardun ekonomikoa, enplegua...".
Halaber, adierazi du "poztu" egiten duela ikusteak "zenbat pertsona" ari zaizkion deitzen eta albistea irakurri ostean "poztu" egin direla esaten.
Auzi judiziala amaitzea nahi duela azaldu du, eta "erkidego honen alde lanean jarraitzeko", epaitegien erabakiekiko "erabateko errespetua" adierazi du.