Jaurlaritzako lehendakaria Espainiako Konstituzioaren ospakizunetan

Bere planak ez dakarrela "hausturarik" adierazteko joan da Ibarretxe Madrilgo Errege Jauregiko ekitaldira

Espainiako Konstituzioaren 25. urteurrena ospatzeko, ekitaldi berezia egin da gaur goizean Madrilgo Errege Jauregian, Juan Carlos I. Espainiako erregea buru zela. Hainbat denboraz Madrilekin ia harreman instituzional barik egon ostean, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria han izan da: hain justu, Ibarretxe Planak "hausturarik" ez dakarrela adierazteko.

2003ko irailaren 17a
17:05
Entzun
Keinu horren bidez, irailaren 26an lehendakariak Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko duen proposamenaren xedea ez dela "haustura sortzea" agertu nahi izan du Ibarretxek; aitzitik, planaren helburua, "elkarbizitza eta errespetu marko bat bilatzea" dela. Hala jakinarazi dute Lehendakaritzako iturriek.

Era berean, ekitaldian parte hartuz "normaltasun" irudia eman nahi izan du Ibarretxek, "instituzioen arteko harremanak diferentzia ideologikoen gainetik daudela", zehaztu dute aipatutako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.