Euskararen erabilera eta, oro har, hizkuntz politikarenganako egokitzapena "bermatze aldera", Eusko Jaurlaritzak bere sailetan hizkuntzaren trataera zaintzeko dekretua onartu du. Lehengo ostiralean onartu ere, Donostian, Miramar Jauregian izandako bilkuran. Xedapenak onartzean haren sail guztiek bete beharko duten derrigorrezko prozedura zehazten da dekretuan.
Patxi Baztarrika Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ustez, dekretua "oso eraginkorra" izango da. "Euskararen normalkuntzaren ardura, gero eta neurri handiagoan, guztiena izango da, eta hizkuntz politikak gero eta zentralitate handiagoa izango du Eusko Jaurlaritza osoaren jardueran. Euskararen erabilera bultzatzea ez da eginkizun sektoriala, baizik eta departamentu guztiena".
Jokin Azkue Jaurlaritzaren Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak azaldu du bi esparru aztertuko dituztela: batetik, hizkuntzaren erabileraren normalizazioan "arau horrek eduki dezakeen eragina baloratzea", eta, bestetik, arau horren "legezkotasuna aztertzea".
Euskara
Bere sailetan hizkuntzaren trataera zaintzeko dekretua onartu du Jaurlaritzak
Euskararen erabilera eta, oro har, hizkuntz politikarenganako egokitzapena "bermatu" nahi du. Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ustez, dekretua "oso eraginkorra" izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu