Gazte batek azaldu zion Ertzaintzari bere aita mozkortuta joan zela etxera, eta ama eta biak mehatxatzen hasi zela. Emakumezkoak esan zien, azkenaldiak nahiko ohikoak direla mehatxuak eta irainak. Gizonezkoari ere galdetu zioten, baina Ertzaintzak esan duenez, ez zen gai izan erantzun koherente bat emateko.
Semeak kontatu zuenez, aitari egoera leporatzen hasi zenean hark labana hartu eta bere kontra egin zuen. Aitari besotik heldu eta hura geldiaraztea lortu zuela dio, eta biak lurrera erori zirela.
genero indarkeria
Bere semeari labana sartzen saiatzea eta emaztea mehatxatzea leporatuta gizonezko bat atxilotu dute Bilbon
53 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Bilbon, ustez bere semeari labana sartzen saiatu zelako, eta emaztea mehatxatu zuelakoan. 21:50ean deia jaso zuen Ertzaintzak, Mirasol Kondearen kalean gizonezko bat bere familia mehatxatzen ari zela esanez. Ertzaintza bertara joan zen, eta gizonezkoa atxilotu. Ustezko erasotzailea edanda zegoela dio Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu