"Berehala" dimititzeko eskatu dio Egibarrek Rajoyri "ez badu egia esan"

2013ko otsailaren 4a
12:15
Entzun

Joseba Egibar EAJko bozeramaileak gaur goizean "berehala" dimitzeko eskatu dio Rajoyri, "egia ez badator bat berak esandakoarekin". ETBk eginiko elkarrizketan Egibarrek nabarmendu du Rajoyk larunbatean "irmotasuna" erakutsi zuela, dirua jaso zuela ukatuz, baina gaineratu du jarrera hori ez datorrela bat Luis Barcenasen kontuekin. "Gauza bat eta kontrakoa ezin dira egia izan. Kontua da nork esaten duen egia, eta egiarekin zorrotza izan behar da; ez da nahikoa egiaren zati bat esatea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.