Toyotaren arazoak ez dira amaitzen. Berriki 8 milioi ibilgailu berrikusteko deia egin du azeleragailuaren pedalean akatsak izan zitzaketela-eta. Camry modelo ezaguna zen arazoak zituenetako bat.
Orain, berriz, ibilgailu hibridoek ere akatsak izan ditzaketela ohartarazi du, oraingoan, zehazki, galgetan. Hori dela eta, mundu osoan zehar saldutako 400.000 ibilgailu hibrido aztertzeko deia egin du, Priusaren azken belaunaldiko Sai sedanak, Lexus HS250hak eta Prius Plug-in-ak. Ibilgailu hibridoek gasolinazko motorraz gain elektrikoa ere badute, eta Toyota etxearen apostu nagusia dira etorkizunera begira.
Teknologia
Beren ibilgailu hibridoek galgetan arazoak izan ditzaketela ohartarazi du Toyotak
Arazo hori dela eta, mundu osoan 400.000 ibilgailu berriz aztertzera eramateko deia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu