Politika

Beren kontrako auzibidearen atzean Espainiako Gobernua dagoela iritzio dio EHAK-k

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak AVTk EHAKren aurka jarritako kereila artxibatzeko eskatu arren, Fernando Grande Marlaskak auzia tramiterako onartzea erabaki zuen. Erabaki horren atzean Espainiako Gobernua dagoela iritzi diote alderdiko kideek. Salatu dutenez, "Espainiako Auzitegi Nazionalaren estrategiaren arabera Euskal Herriaren alde egiten duen pertsona eta erakunde oro erruduna" da. Gainera, ikerketa abiatzeko "argudio maltzurrak" erabili dituztela salatu dute. Iragarri dutenez, Eusko Legebiltzarrean ekimenak egingo dituzte. Bestalde, Fiskaltzak iragarri du ez duela helegitea jarriko Grande -Marlaskaren erabakiaren aurrean.

2005eko uztailaren 13a
14:47
Entzun
Eusko Legebiltzarrean Ezker Abertzalea talde parlamentarioa osatzen duten EHAK-ko kideek agiria irakurri dute, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlanskak hartutako "erabaki larria" salatzeko. EHAK ikertzeko "argudio maltzurrak" erabili direla iritzi diote, eta "alderdia mehatxatuta" dagoela.

Alderdia auzibidean jartzea "Espainiako Auzitegi Nazionalaren estrategiaren baitan" kokatzen dute. "Estrategia horren arabera, Euskal Herriaren alde lan egiten duen erakunde eta pertsona oro errudun" dela diote, eta gainera, "atzean" Espainiako Gobernua dago beraien irudiko.

Fiskalak ez du helegiterik jarriko

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskalak gaur esan duenez, ez du helegiterik jarriko Grande-Marlaskaren autoaren aurrean. Bere ustez, "ez duelako zentzurik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.