Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 450 emakumeren jardun profesionala ikustera eman eta erakundeak haiekin harremanetan jartzea errazte aldera, direktorio publiko bat argitaratu du Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak.
Ikusgarri egin duten emakume horien jarduna «diskurtso politikoan» eta gizartearen aurrean aintzatetsi nahi dute direktorioaren bidez, Emakundeko zuzendari Maria Silvestrek eta idazkari nagusi Arantxa Elizondok azaldu dutenez.
Hainbat alor profesionaletako mila emakumerekin jarri da harremanetan Emakunde, eta zerrendan parte hartzeko aukera eskaini die. Seihun emakumek eman diete programan aintzat hartzeko onespena, eta 450ek, beren datuak Interneten argitaratzeko baimena. Edonola ere, beren datuak publiko egin ez dituzten emakumeen kontaktua ere lor daiteke Emakunderen bidez.
www.emakunde.euskadi.net webgunean, komunikabideetan zein heziketa edo lan jardueretan parte hartzeko prest daudela zehazten dute emakumeek. Direktorioan parte hartu nahi duen orok atea irekia duela ziurtatu du Silvestrek, Interneten zein Emakunderen datu basean.
Beren lanean nabarmendutako 450 andrazkoren berri eman du Emakundek
Emakumearen Euskal Institutuak direktorio publiko bat argitaratu du, andreen jarduna ikus dadin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu