Politika

Beren proposamena Legebiltzarrera eraman ezean ez dutela aintzat hartuko ohartarazi dio Ibarretxek PSE-EEri

Gernikako Estatutua erreformatzeko proposamena Eusko Legebiltzarrera eramateko eskatu dio Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak PSE-EEri; eskatu ez ezik, hala egiten ez badute sozialisten ekimena ez dutela aintzat hartuko iragarri du Ibarretxek: "hitz erdirik ere ez dugu esango", zehaztu du. Ikasturte hasierako lehen batzarra Donostiako Miramar Jauregian egin du Jaurlaritzak, eta han egin ditu Ibarretxek adierazpen horiek.

2004ko abuztuaren 31
16:44
Entzun
Erreforma proposamenaren inguruko eztabaida komunikabidetara eramatera mugatuz gero, gizartea engainatzea leporatu dio lehendakariak PSE-EEri. "Legebiltzarrean egin behar da proposamena, ez komunikabideetan, komunikabideetan hauteskundeetako proposamen programatiko bat baitz bezala eztabaidatzea gizartea engainatzea baita. Horregatik esan nahi dut, argi eta garbi, proposamena Legebiltzarrean aurkezten badute eztabaidatuko dugula eta bozkatuko dugula, baina komunikabideetan bakarrik aurkezten badute hitz erdirik ez dugula esango. Hori da gure jarrera", adierazi du Ibarretxek.

PSE-EEri ez ezik, oro har, PSOEri, eta, zehazki, Jose Luis Rodriguez Zapaterori egin dio kritika Ibarretxek. Izan ere, lehendakariaren iduriko, eurek agintzen duten autonomi erkidegoetako parlamentuek onartutako proposamenak baino ez dituzte eztabaidatu nahi sozialistek.

ETAri kritika eta Hirukoaren aldeko apustua

ETAren jarduna ere salatu du Ibarretxek. Udako atentatuak izan ditu aipagai, eta horren kariaz, ETAk berriro ere herritarren gehiengoaren nahia ez duela aintzat hartzen azpimarratu du.

Baina guztia ez dira kritikak izan. Aitzitik, egun Jaurlaritzan agintzen duen Hiruko Gobernua "Euskal Herriarentzat eta Euskal Herria eraikitzeko" ona dela esan du lehendakariak, eta agintealdihonetarako ez ezik, etorkizunerako ere baliagarria dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.