Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak eta Iñaki Lasa erakunde bereko Ildo Politiko-instituzionalaren arduradunak agertu dituzte egin berri duen hausnarketa horren ondorioak. Hala, hizkunz normalizazioa bermatuko duen hizkuntz politikak hiru printzipio bete behar dituela azaldu du Mendigurenek. "Batetik, euskal herritar guztiok euskara erabiltzeko eskubidea, euskara herri honetako berezko hizkuntza da eta herritarrek ere ezagautu behar dute; bestetik, euskara erabiltzeko eskubidea bermatzea eta hizkuntza eskubideen urraketa gianditzea lehentasunezkoa izango da aplikatutako den hizkuntza politikan; eta hirugarrena, euskararen ofizialtasuna euskararen lurralde guztietan eta, era berean, Eropako hizkuntza den neurrian, Europan ere bai", agertu du.
Aldi berean, Kontseilko idazkari nagusiak hizkuntza politiko horren zutabe nagusiak azpimarratu ditu: "Administrazioa eta bere zerbitzuak lehentasunez euskaldundu behar dira; eskolak hurrengo belaunaldiak euskaldundu behar ditu; Euskal Unibertsitatea sortzea eta Lanbide Heziketa euskaraz egitea ahalbidetuko du hizkuntz politikak; helduen euskalduntze arloa sendotu behar da; lan mundua euskalduntzeko programak eta bitartekoak ezarri behr dira eta programa horien helburua euskaraz funtzionatu ahal izatea izango da; komunikabideak, kirol eta kultur jarduna lehentasunez euskalduntzeko kuota politika ezarri behar da; gizarte eragileak, eta politikoak euskalduntzeko erratasunak eman behar dira eta gizarte erakundeeknormalizazio planak abiarazi behar dituzte".
Hizkuntz Politika
Beren proposamenetan hizkuntz normalizazioa aintzat hartzeko eskatu die Kontseiluak indar politikoei
Euskal Herriko hainbat indar politikok etorkizunera begirako proposamenak egin dituzte azkenaldian. Hori dela eta, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak gogoeta egin du hizkuntz politikak proposamen horietan izan beharko lukeen lekuaren inguruan, gizartearen normalizazioa erdiestekotan hizkuntz normalizazioa lortzea ezinbestekoa iruditzen baitzaio. Ildo horretatik, Kontseiluak indar politikoei eskatu die hizkuntz normalizazioaren beharra kontuan har dezatela beren proposamenak lantzen dituztenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu