Bereziki biktima gazteengan jarri dute arreta erakundeek

2011ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako politikek «aktiboak, osoak eta koordinatuak» izan behar dutela aldarrikatu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak, genero indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean. Arreta «bereziki» gazteengan jartzeko eskatu zuten.

Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako bulegoko zuzendari Mariola Serranok biktimei ahotsa emateko eskatu zuen. «Haiek entzun behar ditugu politika egokiak lantzeko»,

Nafarroako Parlamentuak elkartasuna eta babesa azaldu zien biktima guztiei. «Berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraiki behar dugu, eta berriro ere gogorarazi nahi dugu indarkeria kasuak salatzearen eta gaitzestearen garrantzia».

Gipuzkoako Batzar Nagusiek emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten. Erakunde eta biktimek batera lan egitearen alde egin zuten, eta hezkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten.

Bilboko Udaleko Emakumeen Kontseiluak egungo balio eta ohiturak aldatzeko deia egin zuen. «Horiek matxismoan daude oinarrituta, eta genero indarkeriak errotuta jarraitzea ekartzen du».

Emakumeei beren jabekundea sendotzeko baliabideak ematearen beharra defendatu zuen Gasteizeko Udalak, batez ere neska gazteei. «Oraindik ere matxismoa da nagusi gazteen arteko harremanetan, eta hori onartezina da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.